Suaren seme alabak (bigarren saria)
c.c. @ 11:23
Andrea Carramiñana (DBHko 1.A) -Gasteiz-
2400 urtean….
Lurra aldatu zen, txirotasuna, gosea eta gaixotasunak lehen baino okerragoak ziren, eta terrorismoaz gain, minbizi berria eta amaiera gabeko gudek betetzen zuten.
Hiri nagusiak, New York, London, Tokio, Rio de Janeiro…hondatuak izan ziren, eta oraindik bizirik zeudenek mafiak eta paramilitaren kontra borrokatu behar zuten.
Laburki, mundua ez zen zegoeneko izan zena.
Zortedun haietako bat, zenbait modutan esateko, Andrea Cellini italiarra zen. Guda bakteriologikoa hasi zenean Europa eta Estatu Batuen artean, Italia eta Alemania, momentuan Estatu Batuetako ekonomia kontrolatzen zuten nazioetako bi, erasotutak izan ziren eta Andrearen familia hil zen. Bera, 24 urte zituela, heriotzaren gunetara bidalita izan zen, urrun, Ertameriketako ohianera. Han bi urtez izan zen, eta denbora horretan zehar torturak eta sufrimendu asko jasan behar zituen, ihes egitea lortu zuen arte.
Mexikon sartu zen yankee-en aurka borrokatzen zuen talde batean, Chiapaseko guadaroste zapatista bezalakoa eta parte hartu zuen borroka askotan, bai Rio Granden ziborg begiraleen aurka, bai Texan edo eremu hartan gudaroste federal eta FBI berriaren aurka. Azkenean, saiakera pila bat eta urte batzuk eta gero, guztiek, Europatarrek, Latinoamerikarrek eta independentista amerikarrek, beraien arteko gudak eta sarraskia amaitzea lortu zuten. Uztailaren 4an, gau hotzean, han zegoen Andrea, New Yorkeko hondamenak ikusten, Europara eramango zuen itsazontzi ultrasoniko bat hartu baino lehen.
- Gustatu al zaizu?- galdetu zion aitak bere semeari ipuinetako liburua ixten zuen bitartean
-Bai, aitatxo. Bihar kontatuko didazu beste bat? Izarretako tximinoa ahal izango litzake…
-Beno, ikusiko dugu. Orain lo egitera, laztana.
Muxu bat ematera zihoan leherketa izugarri bat soinatu zenean. Kezkatuta, gizona logelatik irten eta pasabideko lehio batera joan zen ikustera.
-Bonbaketa bat dago!!! eraso egiten gaituzte!!!
Eta pasilutik korrika eginez, gehitu zuen:
- Naoko¡! Hiro!¡ Goazen aterpera,azkar!¡
Etxetik alde egin zuten eta lurpeko aterpean ezkutatu ziren. Gero munduko Hirugarren Gerlaren bonbak hiria hondatu zuten.

Meneame
del.icio.us
No hay Comentarios »
Dejar un Comentario